XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dagoeneko erabiltzen ari da eguzki energia zenbait gauzatarako: teilatu gainetan ipintzen diren ur berogailu batzuren bidez garbitasunerako ura berotzen da, adibidez.

Munduan zehar era honetako miloi bat berogailu egonen dira.

Berogailuok eguzkiaren energia jasotzeko hodi ilara batzu izaten dituzte eta ahalik eta erradiaziorik gehiena hartzeko beltzez pintatutako metalezko xafla mehe sail bat.

Multzo hau beiratan edo plastikotan sartuta eta hego aldera begira ipintzen da eguzkirik gehiena harrapatzeko.

Eguzki erradiazioa hain difusoa bait da, azalera handi bat behar izaten da.

Hodien barruan dagoen ura berotu egiten da eta zuzenean erabil daiteke edo ta isolatutako ontzitan gorde, behar denerako.

Hori zerbait da, baina ez aski.

Egun, energi motarik erabilgarriena elektrikoa dugu, beraz, eguzki energia elektra energia bilakatzea komeniko litzaiguke.

Aipaturiko sistemaz ez gaitezke balia, lurrin-turbinak eragiteko 500ampdeg;C-tik gorako tenperatura behar izaten bait da eta ur berogailu horietan 100ampdeg;C-tik behera heltzen da.

Eguzki energia elektra energia bilakatzeko teknika berriak behar dira.

Ispilu paraboliko baten edo ta lente aproposen bidez eguzkiaren izpiak kontzentra daitezke tenperatura handiagoak lortzeko.

Eguzki energia metatzeko hazkuntza lasterreko landarez ere balia liteke.

Horrelako landareak hazten diren berotegi handi baten ondoan lurrin fabrika bat eraiki liteke.

Berotegian ebakiko lirateken landareak garraio sistema baten bidez eramanen lirateke hara erretzeko.

Bestela fermentazio bidez alkohola edo metanoa emanen luteke eta hau erreko litzateke.

Urrunago baino posible, fotosintesia ikusten da energi iturri bezala.

Itsasoa ere izan liteke eguzki energiaren gordailu egoki bat.

Itsasoan azaleko ura beroago egoten da azpikoa baino, eguzkia zuzenago hartzen duelako.

Horrelako bi punturen artean tenperatur diferentzia txiki bat egoten da.

Azaleko urak, 25-26ampdeg;C baldin baditu, lurrin dezake amoniakoa esate baterako.

Lurrin honek presio ttikiko turbina bati eraginez elektrizitatea sortuko du.

Lurrin hori birkondentsatzeko hoztu egin behar da.

Horretarako 500 metro itsaspean dagoen ur hotza erabiliko da.